argia.eus
INPRIMATU
Sarkozyren etxea eta bulegoak miatu ditu Frantziako Poliziak
  • Nicolas Sarkozyren etxea eta bulegoak miatu ditu Frantziako Poliziak, instrukzio-epailearen zuzendaritzapean. Frantziako presidente ohiari 2007ko hauteskunde kanpainarako Liliane Bettencourt L'Orealeko jabe eta Frantziako pertsona aberatsenak dirua legez kanpo eman ote zion ari dira ikertzen.

2012ko uztailaren 04a
Epaileak datozen orduetan dei lezake Sarkozy deklaratzera.

Sarkozy ez zegoen etxean miaketaren unean, Kanadan baitago bere emazte Carla Brunirekin oporretan. Thierry Herzog Sarkozyren abokatuak esan du “oso dokumentu gutxi” eraman dituztela.

Le Monde egunkariak dioenez , Jean-Michel Gentil epailea izan da Sarkozyren etxea eta bulegoak miatzeko agindua eman duena. Lilliane Bettencourt L´Oréal etxeko oinordekoaren kasua ikertzen ari den epaile berak.

Sarkozyk presidente gisa zeukan immunitatea galdu orduko ikerketei aurre hartu eta bere agenda epailearen esku jartzea agindu zien abokatuei, Bettencourt familiarekin biltzerik izan ez zuela frogatzeko.

Frantziako hainbat komunikabideren arabera, epaileak datozen orduetan dei lezake Sarkozy deklaratzera.