argia.eus
INPRIMATU
Nicolas Sarkozy atxilotu dute 2007ko hauteskunde kanpaina legez kanpo finantzatzea egotzita
  • Lehen aldia da Nicolas Sarkozyk epailearen aurrean erantzun beharko diela Libiako diruarekin 2007ko hauteskunde kanpaina finantzatzeari buruzko galderei.

ARGIA @argia 2018ko martxoaren 20a
Nicolas Sarkozy atxilotu dute.

Frantziako presidente ohi Nicolas Sarkozy poliziaren eskuetan dago astearte goizetik, hedabide frantziarrek zabaldu dutenez.

ARGIAk 2012an argitaratu zuen Gaddafik Sarkozyri 2007ko hauteskundeetarako 50 milioi euro eman zizkiola zabaldu zutela. Elkarren arteko bileretan itzultzaile bezala aritu zen Moftah Missouri enbaxadore libiarrak jakinarazi zuen albistea.

2011n, NATOk Libia eraso baino bi egun lehenago, Libiako buruaren seme Sif al Islam-ek Euronews katean esan zuen Frantziako presidenteak Libiari itzuli egin beharko ziola hauteskundeak irabazten laguntzeko bidali zion dirua.

Sarcozy eta Gaddafi.