argia.eus
INPRIMATU
Sarek kanpaina ekonomikoa jarri du martxan, Bilboko manifestaziorik ezean
  • "2€=2m2" elkartasun kanpaina aurkeztu du Sarek eta Bilboko manifestazioan urtero jaso ohi duen "ezinbesteko" ekarpen ekonomikoa biltzea du helburu. "Bi metro koadro horiek pertsona batek mobilizazioetan kalean hartuko dituenaren parekoak dira" iragarri du, urtarrilean herrietan egingo diren mobilizazioak aipatuz. Herrietan edo internetez egin daiteke ekarpena.
ARGIA @argia 2020ko abenduaren 15a
Sarek abenduaren 14an Gasteizen aurkeztu du elkartasun kanpaina. Argazkia: @AhotsaInfo.

Urtero Bilboko urtarrileko manifestazioan jasotzen duen ekarpen ekonomikoa "ezinbestekoa" duela dio Sarek, bere lana burutzeko: kalean gizartea aktibatzeko; beste eragileekin elkarlanean jarraitzeko; senide eta biktimekin harremanak garatzeko; eta hitzaldi, bideo eta gainerako ekimenak aurrera eramateko.

Ekarpena herrian edo internetez

Urtarrilan herrietan egingo diren mobilizazioetan egongo da ekarpena egiteko aukera, baita Sarek horretarako prestatu duen webgunean ere.