argia.eus
INPRIMATU
Sarek eguraldiagatik 650 tontorretarako igoera atzeratu eta argazki jendetsuak egiteko deia egin du
  • Eguraldi txarra dela eta agintariek zabaldu dituzten oharren ondorioz, Sare erakundeak Izan Bidea ekimenaren baitan larunbat honetarako antolatutako ekintza eten eta atzeratzea erabaki du. Larunbatean euskal preso eta iheslari politikoak etxeratzearen alde mobilizatzeko Sarek egina zuen deia Euskal Herriko 650 mendi tontorretara igotzeko. Horren ordez, erakundeak dei egin die herritarrei plaz nagusietan bildu eta argazki jendetsuak atera ditzaten.

2020ko urriaren 02a
(Argazkia: Erran)

Larunbat honetan egitekoa zen #650Tontor ekimena Sarek udaberrirako atzeratu du, zehazki maiatzaren 8rako. Jakina denez, meteorologia zerbitzu publikoak oharrak zabaldu dituzte asteburu honetarako Euskal Herri osoan aurreikusten diren euri eta haize erasoengatik eta horrek eragin du asteotan antolatzen aritutako ekintza bertan behera uztea.

Horren ordez, Sarek herritarrei dei egin die egun berean herriko plazetan bildu, argazki jendetsuak atera eta eta sare sozialetan zabaldu ditzaten,  #650tontor eta #IzanBidea traolekin elkarbanatzea gomendatuz. Argazkiak bidaltzeko telefonoak ere jakinarazi ditu: Nafarroan 688 81 20 34 zenbakia; Iparraldean eta Araban 678 13 74 05, Gipuzkoan 688 62 83 66 eta Bizkaian 688 81 20 34.