Euskarazko Interneten Eguna baliatuz atari digital berria aurkeztu zuen Iruñean PuntuEUS fundazioak.
Asteartea Interneten Nazioarteko Eguna izan zen eta horren ingurumarian lehenengo Euskarazko Interneten Eguna antolatu zuen PuntuEUS fundazioak, Topagunea eta Euskalerria Irratiarekin elkarlanean Iruñeko Katakraken. Bertan aurkeztu zuten Sarean.eus, teknologia berriak jorratuko dituen atari digitala, “Informatu, entretenitu eta kultura teknologia euskaraz zabaltzeko” helburuz sortua.
Bestalde, Gailurra beti dago gorago marrazki bidezko ikusentzunezko laburra ere ikusi ahal izan zen ekitaldian. Bertan, euskarak azken 25 urteotan interneten izan dituen hainbat itu nagusi biltzen dira, Buber’s Basque Page webgunea horretan hasi zenetik hona.
Sareko ARGIA: paperetik digitalera jauzi aitzindaria
Euskara eta internet elkartzen dituen historian ARGIAk badu bere tokia. Hain zuzen, laster beteko dira bi hamarkada 1997ko abenduan astekariko lehen edukiak interneten jarri zirela. Hala, paperetik sarera jauzia egiten ausartu zen lehen komunikabideetako bat izan zen. Haren aurretik Ttipi-Ttapa aldizkariak eman zuen pausoa, 1996an. Horregatik Rikardo Arregi Saria jaso zuen urtebete geroago Bortzirietako komunikazio taldeak.
ARGIAk 1999ko maiatzean ekin zion Euskal Kulturaren Hari@ buletinari, postontzi elektronikoetara iristen zen euskarazko lehen eguneroko agerkaria. Gaur egun aktualitatea osotasunean jorratzen duen Argia Buletina da bere oinordekoa.
Adimen Artifizialarekin egindako disparateen biltegia handitzen ari da. Erabiltzaile arruntok sortutakoak txorakeriak izan daitezke neurri handi batean, baina Interneteko erraldoiak berak ari dira halakoak errepikatzen eta horrek larriagoa dirudi, eragin globala izan... [+]
WordPress-en formularioak sortzeko Ninja Forms pluginaren euskaratzea utzita zegoela ikusita, Iametzak bere gain hartu du itzulpena eguneratzeko lana.
Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]
Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]
Elon Musken presentzia hedabideetan gora doa, suziri baten moduan, Etxe Zuriko lorategian lurreratu ostean. Lortzen ari den botereaz eta influentziaz asaldatuta omen daude beste botere batzuk eta, bere eragina gutxitzeko asmoz, X sarearen kontra kargatu dute. Azken asteetan The... [+]
Sare sozialik opakoena da TikTok: ez du bere isurketei buruzko daturik argitaratzen. Gainontzeko sare sozialek baino gehiago kutsatzen du. 2030erako "karbono neutral" bilakatzeko konpromisoa hartu duela esana du.
“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]
Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]
Mastodon.eusen euskara da hizkuntza nagusia, baina Fedibertsoa ehunka hizkuntza hitz egiten dituen komunitate global eta bizia da. Horregatik, itzulpenak egiteko Libretranslate tresna librea erabiltzen hasi dira. Horri esker, nazioarteko eragile eta norbanakoek argitaratukoak... [+]
Beharbada gizakion ahultasunetariko bat gehiengoari entzuteko eta kasu egiteko dugun joera da. Ziur gure espeziearen garapenaren ezaugarri garrantzitsua izan dela, eta beharrezkoa biziraupenerako. Baina digitalizazioarekin, dugun ezaugarri horrek zaurgarriagoak bilakatu... [+]
Altxa Burua taldeak eskatu du bigarren hezkuntzako EAEko ikastetxeetan kendu ditzatela mugikorrak, debeku bat ezarrita arauz. Aste honetan eskaera eraman dute Eusko Legebiltzarrera, Hezkuntza Sailak ikastetxeak telefono mugikorrik gabeko esparru gisa izendatu ditzan.
Threes! edo 2048 klasikoen bertsioa prestatu dute Julen Irazokik eta Ibai Aizpuruak, Mikel Dale musikagilearekin batera. Android-en doan deskarga dezakegu euskarazko bideojokoa.
Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]