argia.eus
INPRIMATU
Sarean haurrentzat euskaraz dauden ikus-entzunezko baliabideen zerrenda osatu du Pantailak Euskaraz ekimenak
  • Hainbat elkarterekin elkarlanean, Euskal Herri osoko gurasoei helduarazi die zerrenda. Ikus-entzunezkoak euskaraz kontsumitzearen garrantzia azpimarratu du Pantailak Euskaraz-ek.

ARGIA @argia 2022ko ekainaren 23a

Euskal Encodings eta ERA webguneak, youtubeko euskal kanalak, ETB3ko Hiru Kluba aplikazioa eta Netflix eta Filmin streaming plataformetan dauden euskarazko produktuak zerrendatu ditu Pantailak Euskaraz ekimenak. Gutun bidez helarazi diete zerrenda Euskal Herri osoko gurasoei, hainbat elkarteren babesari esker: UEMA, Ikastolen Elkartea, Sortzen, Bagera, eta EHIGE.

Pantailak Euskaraz ekimenak eskerrak eman dizkie eragile horiei guztiei, eta haurrek ikus-entzunezkoak euskaraz kontsumitzearen garrantzia nabarmendu du.