“Terrorismoa goratzea” leporatuta 21 lagun atxilotu ditu Guardia Zibilak Hego Euskal Herrian, Asturiasen, Galizian, Gaztela-Leonen eta Bartzelonan.
Euskal Herrian atxilotuak 15 dira Espainiako Barne Ministerioaren arabera. Atxilotuetako bi adin txikikoak dira.
“ETAren biktimez barre egitea” leporatzen diete atxilotuei, EFEren arabera. Twitter eta Facebook sare sozialetan idatzitako iruzkinak baliatu dituzte atxiloketak egiteko.
Atxilotutako zenbait lagunen izenak argitaratu ditu Berriak: Zuriñe Peral, Asier Gartziandia eta Karmele Dorronsoro. Beste hiru bizkaitar eta arabar bat ere atxilotu dituztela dakar euskarazko egunkariaren edizio digitalak.
Atxiloketen kontrako txioak
Twitterren atxiloketen aurka #TxiolariakAskatu traola erabiltzen ari dira.