argia.eus
INPRIMATU
Sare sozialetako iragarkiek gazteen autoestimua kaltetzen dute
  • Kordobako (Andaluzia) Unibertsitateko ikertzaileek gazteen autoestimuan eta bakoitzaren gorputzaren irudiaz duten pertzepzioan sare sozialek duten eragina ikertu dute.

unibertsitatea.net @@uninet_ataria 2018ko martxoaren 16a
Kritika asko jaso duen publizitate kanpainetako bat.

Ikerketak Twitterren, Instagramen, Youtuben eta Facebooken bideoek eta irudiek duten garrantzia aztertu dute eta iragarki gehienek edertasunaren estereotipoekin duten lotura agerian geratu da.

Sare sozialetan ematen den denbora zenbat eta gehiago izan orduan eta eragin handiagoa du gazteengan. Bai hauen autoestimu baxuan eta baita norbere gorputzarekiko duten pertzepzioan. Gainera hau nabariagoa da emakumezkoetan.

Ikertzaileek unibertsitateko 18-25 urte bitarteko ikasle talde bati beraien gorputz irudiaren pertzepzioaren gaineko galdetegia egin zieten. Inkestatutako emakumeek sare sozialetako iragarkiek erakusten duten emakumezkoaren irudia estereotipatua eta argalegia zela onartzen zuten. Baina beraiek izan nahi zuten gorputz irudiaz galdetzean gehienen erantzuna iragarki horietan erakutsitako prototipora hurbiltzen zen.

Gainera autoestimu baxua elikadura desornei lotuta doa eta osasunaren esparruko adituek diote arazo hauek areagotzen ari direla. Are gehiago, iragarkiek elikadura desordenetan duten eragina 5eko eskalan 4,60koa omen da.

Albiste hau Unibertsitatea.net atariak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.