argia.eus
INPRIMATU
Sare sozialak gori-gori: hautagaien euskara mailak eman du hizpidea ETBko eztabaidan
  • PSE-EEk euskarari buruz argitaratutako bideoaren ostean lehendakarigaien euskara maila izan da eztabaidaren erdigunea sare sozialetan. “Negargarri” edo “errespetu falta” bezalako deskribapenak gailendu dira.

Sara Arruabarrena Azkarate @s8ara 2016ko irailaren 14a

Zalaparta handia sortu du, esaterako, Idoia Mendia PSE-EEko Bizkaiko zerrendaburuak iradokitakoak. Hizkuntza eskakizunen berrikusketa administrazioaren esparrura mugatzeko eskatu dutela gogorarazi du, eta gaineratu du ea “forentseei PL3 bat eskatzea beharrezkoa” den. Iñigo Urkulluk "euskararen legeak alderdi sozialistarekin adostu" dituztela erantzun dio Mendiari. 

Alderdi sozialistako hautagaiaren euskara maila ez ezik, oro har, gainontzeko lehendakarigaiena ere gaitzetsi dute sareko erabiltzaileek.