argia.eus
INPRIMATU
Sare-ri 2015eko operazioan kendutako 104.000 euroak ez dizkiote itzuliko
  • Euskal preso politikoen eskubideen aldeko Sare herritarrari 2015ean kendutako dirua ez itzultzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak.

ARGIA @argia 2017ko martxoaren 16a
Guardia Zibileko agenteak Sare-ren dirua konfiskatzen 2015ean.

Sarek herritarren babesa eskatu du, eta "egoera ekonomiko larriari" aurre egiteko "elkartasun astea" abiatu, kendu zizkioten 104.000 euroak berreskuratzea xede. Halaber, martxoaren 16tik 22ra bitartean mobilizazioak egingo dira herrietan.

 

"Lapurreta ez al da hori?

Auzitegi Nazionalaren erabakia gogor kritikatu du hainbat eragilek. Elkartasunerako deiak ugariak dira:

 

Abokatuen kontrako operazioaren baitan

104.000 euro ziren guztira presoen aldeko plataformak salatu zuenez. Hain zuzen, urte hartako urtarrilean egindako manifestazio erraldoian bildutako dirua zen eta LAB sindikatuaren Bilboko egoitzan konfiskatu zuten, manifestazioa egin eta bi egunera, presoen abokatuen kontrako operazioaren barruan. Operazio horren harira irekitako sumarioa argitu bitartean, dirua ez itzultzeko eskatu du fiskaltzak. Fiskalak dio manifestazioan bildutako dirua Herrira taldeak jaso zuela. Aldiz, Sarek adierazi du manifestazioaren gastuak ordaintzeko jaso zutela diru hori.

Beheko bideoan ikus daiteke konfiskazioaren unea.

Sarek diru hori itzultzeko eskatu zuen, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak ezezkoa eman du ostegun honetan.