argia.eus
INPRIMATU
Sare plataformak urriaren 3an Euskal Herriko tontorren igoera antolatu du
  • Presoek “etxera itzultzeko bidea hartu” behar dutela erranik, horren alde elkarlana eta indar metaketa bideratzeko deia egin du plataformak.

Bilbo Hiria Irratia @bilbohiria 2020ko uztailaren 29a
Sareren agerraldia. Argazkia: Sare

Maiatzean izan bidea ekimena aurkeztu zutenetik orotara, presoen alde herritarrek buruturiko 2300.000 kilometro baino gehiago zenbatu dituzte.”espetxe politika humanoago baten alde, euskal presoek jasaten dituzten eskubideen urraketei amaiera emateko”. Presoek “etxera itzultzeko bidea hartu” behar dutela erranik, horren alde elkarlana eta indar metaketa bideratzeko deia egin du plataformak. Sarek Bilbon gaur goizean 650 mendi igo eta tontorretara aldarria eramateko apustua zabaldu dute: Horiek horrela inoiz egin den tontor igoera bateratu handiena egingo dute Euskal Herrian.