argia.eus
INPRIMATU
Sare
“Grande-Marlaskaren hitzak zuhurtziaz hartzen ditugu, ez datoz bat ekintzekin”
  • Preso, iheslari eta errefuxiatuen eskubideen aldeko Sare Herritarrak, sakabanaketaren inguruan Espainiako Gobernuko Barne sailburuak egindako adierazpenei erantzun die, eta Bilbo nahiz Baionako manifestazio jendetsuen ostean, euskal presoak hurbiltzeko "urgentziaz eta prozeduraz" hitz egiteko beharra azaldu du.

ARGIA @argia 2019ko urtarrilaren 17a
Bilbon urtarrilaren 12an egindako manifestazioko irudia (arg.: Dani Blanco / ARGIA)

ETAren desegitearen ostean sakabanaketa politikak ez duela zentzurik adierazi du Fernando Grande-Marlaska espainiar ministroak. Sare Herritarrak berehala erantzun dio Espainiako Gobernuaren ordezkariari eta bere hitzak "positiboki eta esperantzaz" baloratzen baditu ere, zuhur azaldu da.

Sarek gogorarazi du Pedro Sánchezek Espainiako presidentetza hartzean ere egin zituela kartzela politika aldatzeko antzeko adierazpenak, baina "ostean, ikusi ahal izan dugu ekintzak ez datozela hitzekin bat, ez baitira euskalherriratzeak egin".

Sakabanaketa euskal presoei eta euren senideek ezartzen zaien zigor gehigarria dela azpimarratu du berriz ere Sarek, eta ez dagoela legean oinarritua. Joan den larunabetan egindako manifestazioen ondoren, bilera bat egiteko eskatu diote Grande-Marlaskari, sakabanaketaren amaiera ekarriko duen prozedura eta lehentasunak markatzeko.