Teresa Toda kazetariak eta Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako sailburu ohiak aurkeztu dute Sare herri mugimendua, Donostian. Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde egingo du sareak.
Siglak alde batera utzita, preso zein iheslariak Euskal Herrira ekartzea ahalbidetuko duen sare ireki eta anitza osatzea dute sustatzaileek helburu.
Frantzia eta Espainiako gobernuei eskatu diete "haien legeak bete ditzatela". Halaber, sakabanaketa-politika eta espetxeetako isolamenduak desagertzeko exijitu dute, baita gaixotasun larriak dituzten, 70 urtetik gorako eta zigorren hiru laurden edo bi heren beteak dituzten presoak askatzeko ere, besteak beste.
Igandean Donostiako Zuloaga plazan egindako aurkezpen ekitaldia:
Sare herritarra twitterren: @sare_herritarra