argia.eus
INPRIMATU
Sardiniako lehen mapa historiko eta linguistikoa osatu dute sardinieraz
  • Francu de Fabiis irakasleak egin du Sardiniako lehen mapa historiko eta linguistikoa, sardinieraz. Herrialdeko toponimia eta xehetasun historikoak ere azaldu ditu.

Saioa Alkaiza Guallar @SaioaAlkaiza 2013ko abenduaren 26a

Ezaugarri horiekin egin duten lehenengo mapa da. Emigrati Sardi eta ilMinuto webgunetan deskarga daiteke.

Sardinieraz gain, italiera, korsikeraren dialekto bat, ligurera eta katalana hitz egiten dituzte irlan.

Klikatu mapan irudi handiagoa ikusteko. (pdf)