Salvatore 'Doddore' Meloni lider independentista sardiniarra ospitalean hil da bi hilabeteko gose-grebaren ondoren, 74 urte zituela. Apirilaren 28az geroztik zegoen kartzelan, eta etxeko atxiloaldia eskatzen zuen bere osasun egoeragatik.
Birritan ukatu dio Italiako Justiziak etxeko atxiloaldia Meloniri. Horregatik ekin zion gose grebari. Sardiniako independentista ezagunaren heriotza erreakzio ugari ari da pizten Italian eta Sardinian, eta zenbaitek Italiako Gobernua egiten du arduradun. Lider independentistaren aurkako jazarpen judiziala salatu dute Libe.r.u. (Lìberos Rispetados Uguales) taldeko kideek, esaterako, eta Estatu krimentzat jo dute heriotza hau. Presoaren eskubideen urraketa salatu dute eta zorrotz kritikatu dute Italiako kartzela araudia.
Autopsiaren emaitzen zain daude.