Gipuzkoako Foru Aldundiaren Oreka dirulaguntza jaso du Bidaiak egitasmoak.
Improvisa Una Antiga Poesia ikuskizuna
Tra Parola e Musica - Casa di Suoni e Racconti erakundeak ekoitzitako Improvisa Una Antiga Poesia ikuskizuna da Usurbilen eta Azpeitian eskainiko dena. Korsikan, Maltan, Grezian, Suitzan edota Katalunian ere prestatuko dira egokitzapenak, kantu inprobisatuen arteko loturak baliatuta. Italia Txiki elkarteak bideratuta eta Bertsozale Elkartearen eskutik iritsiko da gurera.
Hitzaren, musikaren eta irudien bidez, Remundu Piras Sardiniako poesia lehiaketetako cantadore handienaren inguruan osatutako eta Paolo Pillonca kazetariak idatzitako omenaldi barregarria aurkeztuko dute. Sardinieraz eta euskaraz, bat-bateko bertsoak, Pirasen eta euskal bertsolarien bertso idatziak, kontakizuna, musika eta irudiak uztartuko dira ordu eta erdiko emanaldian.
Besteak beste, Dionigi Bitti eta Giuseppe Porcu cantadori sardiniarrek eta Tenore Murales de Orgosolo taldeak eta Alaia Martin eta Julio Soto bertsolariek hartuko dute parte.