argia.eus
INPRIMATU
Sardiniako Autodeterminazioaren Poloa sortu dute zortzi alderdi eta mugimenduk
  • Autodeterminazioaren Poloa sortu dute Sardiniako zortzi alderdi eta mugimenduk, "denboran irauteko intentzioarekin". Italiako alderdiekiko alternatiba gisa egin nahi dute bidea, azaroaren 25ean aurkeztu zuten, Sardinia Post egunkarian irakur daitekeenez.

ARGIA @argia 2017ko abenduaren 05a

Ondorengoek biltzen ditu aliantzak: Rossomori, “Sardos” elkartea, “Gentes”, “Comunidades” eta “Sardegna possibile” mugimenduak eta ondorengo alderdi independentistak: Liberu, IRS eta Sardigna Natzione.

2014an, alderdi soberanistek orotara botoen %18 eskuratu zuten, baina zerrenda ugaritan banatuta joan ziren. Aliantzak 2019ko hauteskundeetan garaipena bilatuko duela adierazi dute.