argia.eus
INPRIMATU
“Sardetik sardeskara”, ekoizleei zuzenean erosteko aplikazioa
  • Ardoak, baratzezainak, esnekiak, eztia eta haragia dira, besteak beste, telefono aplikazio berri honetan aurki daitezkeen produktu-motak. Bertan, beren produktuak kontsumituko dituztenei zuzenean saltzen dizkieten Nafarroako ekoizleen informazioa erakusten da.

     

ARGIA @argia 2020ko urriaren 30a

Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuari atxikitako INTIA sozietate publikoak aurkeztu du ostegun honetan, Nekazaritzako Ustiategiak Kudeatzeko 2. Jardunaldietan.

 

Gaur egungo COVID-19ko garaian, berpiztu egin da lehen sektoreari eta tokiko kontsumoari balioa emateko beharra, eta aplikazioa Nafarroako nekazarien zuzeneko salmenta sustatzeko abiarazi da.

 

Funtsean, INTIAtik diotenez, “aukera ematen du gizarteak eta nekazaritza-sektoreak elkar ezagutzeko, konfiantzazko harremanak sortzen ditu, ekonomia sozial eta solidarioa bermatu eta landa-eremuak bizirik mantendu”. Zuzeneko harreman honek errentagarritasuna hobetzen laguntzen dio ekoizleari, salmenta-marjina osorik jasoz.

 

Produktuak edo ekoizleen araberako iragazpena egiten du aplikazioak. Ustiategiei buruzko informazioa ere ematen du, esate baterako bisita daitezkeen ala ez.

 

Une honetan, Nafarroako 57 herritako 65 ustiategi baino gehiago daude erregistratuta aplikazioan: 28 esneki ustiategi, 10 haragi ustiategi, 9 ezti ustiategi, 7 baratzezain ustiategi, 5 ardo ustiategi eta hainbat olio, intxaur eta abarreko ustiategi. Era berean, 7 plataforma kolektibori buruzko informazioa sartu da, non hainbat ekoizle elkartu eta beren produktuak batera salgai jartzen dituzten.

Bere ustiategia edo produktuak aplikazioan jarri nahi dituenak INTIArekin harremanetan jar daiteke, honako helbidean: circuitoscortos@intiasa.es