argia.eus
INPRIMATU
Sarako Idazleen Biltzarra apirilaren 10ean eta 11n egingo dute
  • 39. edizioa izango da aurtengoa. Apirilaren 10ean publiko orokorrari zabalduko dizkio ateak eta 11n, berriz, profesionalei. Biltzarraren saria Mikel Duvert antropologoak eta Luzien Etxezaharreta idazle eta kazetariak jasoko dute. 77 erakusmahai izango dira gune nagusian eta profesionalen egunean ahozko euskal literatura izango dute aztergai.

ARGIA @argia 2022ko martxoaren 29a

Azken bi urteetan COVID-19aren egoerak Sarako Idazleen Biltzarra baldintzatu badu ere, oraingoan bere ohiko garaira iritsi da, eta apirilaren 10ean eta 11n egingo dute.

Igandez hainbat hitzaldi eta mahai inguru izango dira, egitarauan xehe ikus daitekeenez:

Astelehenean ahozko literatura aztergai

Profesionalentzako eguna 9:00etan hasiko da, eta Xabi Payak emango du lehen hitzaldia: Ahozko Euskal Literatura: generoak eta adibideak.

Arratsaldeko 14.00etan, Gotzon Barandiaranek eta Rafa Ruedak mintzaldi musikatua eskainiko dute.

15:30ean Patxi Urkizuk Sarako Bestak (1864-1885): Lore-Jokoak, bertso-paperak eta laster-koplariak hitzaldia eskainiko du.