argia.eus
INPRIMATU
Sara Majarenas askatzearen alde daude Eusko Legebiltzarreko talde guztiak, PP izan ezik
  • Eusko Legebiltzarreko EAJ, EH Bildu, Podemos eta PSEren taldeek Sara Majarenas euskal presoa askatzeko eskatu dute legez besteko proposamen batean. Legebiltzarreko mahaiak tramitera onartu du, eta beraz osoko bilkuran eztabaidatuko da proposamena. Majarenasen eta beraren alabaren eskubideen bermea eskatu diote Espainiako Espetxe Zuzendaritzari.

ARGIA @argia 2017ko ekainaren 20a

Majarenasek eta haren alaba Izarrek inguru seguru batean bizitzeko eskubidea dutela eta horretarako ama askatu beharko luketela esan dute lau talde politikoek. Proposamenaren testuaren arabera, Izarren egoera psikologikoa aztertu duen medikuak esan du umeak egonkortasuna behar duela urtarrilean aitarengandik jasandako erasoaren ondorioak behar bezala gainditzeko. Testua onartutakoan, Espetxe Zuzendaritzari eta Auzitegi Nazionalari igorriko diete.