argia.eus
INPRIMATU
Sapa enpresaren atarian “hilotzak” zabaldu ditu Ehun-ek
  • "Ekintza  honekin adierazi nahi izan dugu hilotzak sortzen dituzten enpresek ez dutela euskal errepublikan lekurik izango eta euskal errepublika beharrezkoa dugula gerretatik alde egin eta heriotzaren industriak ixteko", dio Ehun mugimenduak, ostegunean (abenduak 29) Sapa arma industriaren Andoaingo egoitzaren atarian egindako ekintzaren harira zabaldutako oharrean.

ARGIA @argia 2023ko urtarrilaren 02a

"Euskal errepublika beharrezkoa dugu SAPA bezalako fabrikak legez kanpokotzat jo eta bizitzaren alde egiteko. Horregatik, ziur gaude euskal errepublika gauzatzea dela munduko bakearen alde egin dezakegun ekintzarik eraginkorrena", adierazi du Ehunek. "Hau guztia agerian jartzeko SAPA enpresak produzitzen duena bere enpresako ateetara eramatea erabaki dugu", gehitu du, "hilotzei" erreferentzia eginez. "Enpresa horrek 78ko erregimenarekin lotura zuzena du, bere produkzio guztia Espainiako Ejertzitoari bideratzen baitio", salatu du mugimenduak.

Ekintzaren bideoa eta plazaratutako oharra: