Ekoizpen, Aiaraldeko Garapen Agroekologikorako Zerbitzuak, Urduñako eta Santurtziko emakume arrantzaleak eta baserritar zein abeltzainak batuko ditu apirilaren 2an.
Aurreratu dutenez, Alondegian protagonisten testigantzak entzuteko solasaldia antolatuko dute, erakusketa batekin batera. Izan ere, antzina harreman estua zuten Santurtziko sardinerek eta Urduñako baserritarrek, produktuak trukatu egiten baizituzten.
Ekimenaren bidez omenaldia eta aitortza egitea du helburu Urduñako udalak.
Albiste honen jatorrizko bertsioa Aiaraldea komunikazio leihoak argitaratu du Izar Mendiguren Cosgayaren eskutik eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra