argia.eus
INPRIMATU
Santiago Abascalek 80.000 eurora arteko soldatak jaso ditu autonomia erkidegoetatik
  • Eskuin muturreko VOX alderdiak ezabatu nahi dituen erkidegoetako instituzioetatik eta orain "txiringito" bezala definitzen duen tokiko erakunde publikoetatik dirutza jaso du Santiago Abascalek.

     

     

IƱigo Igartua @igartua19 2018ko abenduaren 04a
Santiago Abascal Andaluziako hauteskunde kanpainako hitzaldi batean. Argazkia: @eldiarioes

Lurralde-eredu autonomikoa eraisteko asmoa erakutsi du VOXek. Muturreko birzentralizazio prozesu baten bidez, administrazio zentralak dena kontrolatzea proposatzen du alderdiaren hauteskunde programak.

23 urte zituela zinegotzi lanetan hasi zen Abascal, eta ondoren PPren ordezkari izan zen Arabako Batzar Nagusietan. 2005. urtetik aurrera hainbat aldiz aurkeztu zen Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara diputatu gisa, Basagoitik aktari uko egitera behartu zuen arte. Agintaldi oso batean 65.000 eurotik gorako soldata jaso zuen diputatu autonomiko izateagatik, El Diario egunkari digitalak argitaratu duenez.

2010. urtean Esperanza Aguirrek Madrilgo enpresa publiko batean jarri zuen lanean lehendabizi eta gero, urtean 83.000 euroko soldata jasotzen zuen jarduerarik gabeko fundazio batean. Madrilgo PPren gobernuek diru publikoz injektatu zuten fundazio bera erabili zuen Abascalek, eskuin muturreko VOX alderdi politikoa sortu eta bere ideiak sustatzeko.

Gogoratu behar da Andaluziako hauteskundeetan VOXek ordezkaritza instituzionala lortu duela.