Lotsagarria iruditzen zait Eitb, “euskaldunon irrati eta telebista” deiturikoa, Una historia de Vasconia telesailarekin egiten ari dena. Eta izugarri kezkatzen nau euskararen alde eta defentsan lan egiten duten erakunde eta eragile askoren isiltasuna, Eitb eta Alberto Santanaren eskutik datozen gezurrak eta erasoak ikusita.
Telesail horretako kapitulu askotan Santanak azaltzen duen bezala, badirudi mendebaldeko euskaldunok ez genuela euskaraz hitz egiten (euskalduntze berantiarra), ez genekiela ehiza eta arrantzarik egiten, lege propiorik ez geneuzkala, modu primitibo baten bizi ginela, eta abar. Eskerrak erromatarrak etorri zirela gu "demokratizatzera" eta euren bizimodu modernoa erakustera.
Una Historia de Vasconia telesaila egiak ez diren gauza dezente esaten ditu, baina oraingoan euskal mitologiaren kapituluan zentratuko naiz. Atera daitekeen ondorioa da euskal mitologia ez dela existitzen, oso berria delako. Aupa Santana, zuk bai dituzula borobilak. Hona hemen berak esandako adibide batzuk:
Gure lamiak, bere ustez, Horaziok aipatzen duen greziar mitologiako lamietatik datoz, emakume aurpegia eta suge gorputza zituzten afrikar espektroak zirela esaten du, Noël parafraseatuz.
"'Historiagile’ honek, bere Ama Lurra pasioz maite duela dio, baina bitartean, gure ondare mitologiko-kulturala gutxiesten du"
Gure basajaun, Santanaren arabera, Erromako mitologiako Silvano landa-jainkotik dator, Noëlen arabera basoen buru zena.
Gure Tartalo, greziar mitologiako ia izen bereko Tartaron aurkitzen du bere jatorria Santanaren arabera, Homeroren ustez infernuetako leku bat da, eta Polifemoren fabulatik elikatzen da, egile greziar beraren Odisea-n hitz egiten den begi bakarreko erraldoia.
Eta gure Mari jainkosari buruz (Toti Martínez de Lezeak aipatzen duen Amari, Ama Lurra hainbat autorek aipatzen diguten bezala, edo Ama Lur), Santanak dio ez dagoela inolako agiri-ebidentziarik bere kultua historiaurrean egin zela ziurtatzeko. Horixe astakeria!!! Nola frogatuko da dokumentu epigrafikoen (agiriak) bitartez idazkerarik ez zegoenean?
Inkisidore, kolonizatzaile eta garaileen historia kontatzen duen ‘historiagile’ honek bere Ama Lurra pasioz maite duela dio, baina bitartean, gure ondare mitologiko-kulturala gutxiesten du momentu oro, baita gure hizkuntza, ohiturak, izaera, legeak, matriarkatua eta abar, telesailaren beste kapitulu askotan ikusi daitekeen bezala. Eta hori gutxi ez balitz, kapituluaren amaieran ondorengoa esaten digu: esnatu. Hitz horrekin zer esan nahi digu Santanak? Euskaldunok gure amets fantasiazkoetatik esnatzeko deia egin digu? Santana eta euskal telebista helburu berarekin tematuta behin eta berriro… Esan liteke etsaia etxean bertan dugula.
Mitologia unibertsalari buruz zerbait irakurri duen edonor konturatu daiteke antzekotasunak daudela euskal mitologia, mitologia greko-erromatar eta germaniarraren artean. Baina horregatik ez dugu pentsatu behar batzuk besteen zordun direnik. Azken mendeetan hainbat autorek aipatu duten bezala, denek iturri komun beretik edan dute, Historiaurreko kultura matriarkal mediterranear-europarretik hain zuzen ere. Eta horietatik guztietatik gaur egun bizirik jarraitzen duen bakarra gurea da, euskaldunona, euskal kultura.
Beraz, Alberto Santana eta diru publikoarekin euskaldunon aurkako erasoak eta zientifikoki frogatu gabeko teoriak lau haizetara zabaltzen duzuen guztioi, aski da esateko garaia heldu da. Baina nor naiz ni, idazten ere ez dakien fundamenturik gabeko Gorputz Hezkuntzako irakasle alfer eta arduragabeko bat ez bada? Nor naiz inori gomendioak emateko? Nor naiz ‘historiagile jakitun’ bati ezer esateko? Baina, ni ez banaiz inor esan beharrekoak esateko, non daude gure hizkuntza eta kulturaren alde lan egiten duten euskaltzain eta euskaldun peto-petoak? Euren poltronan eroso akaso? Ez al dute ezer esango? Zeren beldur dira? Daukaten kargua galtzearen beldur?
Eta gure hizkuntza, ondarea, historia, kultura, eta abar maite dutela esaten duten euskaltzain guztien isiltasuna ikusita, Una Historia de Vasconia-n kontatzen diren gezur guztiei aurre egiteko, izugarri gogoratzen ditut Henrique Knörr eta Txilladergi handiak. Eurak bai egin zutela lan euskararen alde bizi guztian (beste asko euskara, euskaldunon ondarea eta historiari esker bizi dira poltronetan eroso); milaka eta milaka adibideen artean,
Iruña-Veleiako aferan egiazkotasunaren aldeko iritzia argi eta garbi adierazi zuten hainbat eskutitzetan, euskal munduko ‘jakitun’ asko faltsutasunaren alde agertu ziren bitartean. Baina gehiegi ez luzatzearren, gai hori hurrengo baterako utziko dugu, Iruña-Veleian gertatutako guztia ehunka artikulu, film eta telesail egiteko ematen baitu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]
Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]
Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]
Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]
Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]
Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]
Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]
Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.
Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]
Etxebizitzaren auzia aspalditik datorren egiturazko arazoa da. Giza eskubidea izan behar lukeena, gehienez ere eskubide subjektiboa baino ez da. Iruzurra dela diot instituzio eta alderdi politiko guztiek hitz politak esan arren, ez diotelako muinari heltzen. Egun, enpresa... [+]
Eskola publikoko eragile gehienen kontra EAEn onartu den Hezkuntza Lege berriak irakaskuntza kontzertatuaren doakotasuna bermatzea du helburu, beti ere botere publikoen finantzaketaren bidez, jakina. Espainiako Estatuan ere gobernukideek... [+]
Azaroaren 15ean Errenteria-Oreretan Euskal Herria Digitala osatzen dugun eragileek antolatutako hirugarren jardunaldiak egingo ditugu. Autodefentsa digital feminista lantzeko tailer bat eta digitalizazio demokratikoa oinarri izango duen hitzaldi bat izango dira... [+]