Asteazken arratsaldean Eusko Jaurlaritzako Gotzone Sagarduik azalpenak eman ditu azken egunetako eskandaluaren harira. Orain gutxi jakin da Basurtuko eta Santa Marinako kudeatzaileek txertoa hartu zutela osasun irizpideen arabera finkatutako protokoloa jarraitu gabe, eta osasun arduradunak jakinarazi du berak ez zekiela ezer zabaltzen hasi zen arte. Basurtun lau kargu altuk eta Santa Marinan berez ez zegokien hamaseik ere hartu zutela jakin berri da, oposizioak eskandalutzat jo du.
Eusko Jaurlaritzako osasun kontseilari Gotzone Sagastuik azalpenak eman ditu txertoen eskandaluaz eta orain arteko irregulartasunik handienen berri eman du, tartean, Basurtun eta Santa Marina ospitaleetan txertoak jarri zituztela erregistratu gabe. Joan den astean beren kargua utzi behar izan zuten Eduardo Maiz eta José Luis Sabasek.
Sagarduik eman dituen datuen arabera, protokoloen arabera ez zegokien lau arduradunek hartu zuten Basurtuko ospitalean, eta Santa Marinako ospitalean, berriz, zerbitzu erlijiosoetako lau pertsonak, bilera batean zeuden sindikatuetako lau kidek, kafetegia kudeatzen duen enpresako lau kidek, mezularitzako enpresako bi pertsonak eta vending makinak kudeatzen dituen enpresako bi kidek.
Sagastuik ez ditu sindikatuen izenak esan, baina ElDiario.es-ek jakinarazi duenez ELA, Satse, UGT eta CCOOko kideak dira.
Basurtun, hauez gain, LABIko kide Ana Collazosek ere txertoa hartu zuela jakinarazi du Sagastuik, baina "pertsona asistentzial gisa, ez administratiboa". Eta beraz, iruzurren auzitik kanpo utzi nahi izan du osasun kontseilariak.