Epaiketaren zain daude bost gizon iazko sanferminetan emakume bat bortxatzeagatik. Horietatik bik beste eraso sexual batengatik deklaratu beharko dute ostiralean.
Kordobako epaitegian izanen da deklarazioa ostiralean. Sanferminetan emakume bat bortxatzeagatik epaiketaren zain daude bost gizon. Horietako bik ostiralean pasa beharko dute epailearen aurretik beste eraso sexual batengatik. 21 urteko emakume bati abusu sexualak egiteagatik deklaratu beharko dute. Erasoa 2016ko maiatzean izan zen Kordobako Torrecampo herrian.
Guztira lau dira 21 urteko emakumeari eraso sexuala egiteagatik espetxean dauden gizonak, eta bi, sanferminetako bortxaketaren egile ere izan ziren.
Albiste hau Euskalerria irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.