argia.eus
INPRIMATU
Sanferminetako talde bortxaketarengatik 22 urteko espetxe zigorra eskatu dute
  • Fiskaltzak esan du biktimak ezin izan ziola erasoari aurre egin eta "nagusitasuna" baliatu zuela bost gizonez osatutako taldeak, bortxaketa egiteko. Espetxean daude bostak.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko maiatzaren 04a

22 urteko eta 10 hilabeteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak Sanferminetako talde bortxaketa dela eta auzipetutako bost gizonentat: 18 urte eskatu ditu sexu erasoa leporatuta; 2 urte eta 10 hilabete, intimitatearen kontrako eraso batengatik; 2 hilabeteko kartzela zigorra, lapurketagatik; eta 20 hilabeteko isun ekonomikoa. Horrez gainera, 100.000 euroko indemnizazioa galdegin du erasotutakoarentzat.

Biktimak ezin izan zion erasoari aurre eta "nagusitasuna" baliatu zuen bost gizonez osatutako taldeak, bortxaketa egiteko, fiskalaren akusazioaren arabera. 

Kartzelan dauden bost auzipetutako lauri beste eraso bat egitea leporatu diete, auzia aztertu bitartean atzeman zuten gertaera ikertzaileek.

 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.