argia.eus
INPRIMATU
Sanferminetako sexu erasotzaileak espetxera bidaltzeko eskaera berriz baztertu dute
  • Atzera bota dituzte akusazio partikularrak eta herri akusazioak erasotzaileak kalean uzteko erabakiari jarritako erregu errekurtsoak. Hiru epaileetatik bik argudiatu dute ez dagoela "nahikoa arrazoi" erasotzaileak behin-behinean espetxeratzeko, ihes egiteko arriskua "ahula" delako. Hirugarren epaileak hori bai espetxeratzearen aldeko jarrera hartu du.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko otsailaren 07a

2016ko sexu erasoagatik akusatutako bost gizonek aske segitzen dute, eta hala segituko dute. Akusazio partikularrak eta herri akusazioak kalean uzteko erabaki horri erregu errekurtsoa jarri zioten baina ez dute onartu halakorik. Zehazki hiru epaileetatik bik argudiatu dute ez dagoela "nahikoa arrazoi" erasotzaileak behin-behinean preso edukitzeko, izan ere, ihes egiteko arriskua "txikia" da. Hirugarren epaileak hori bai espetxeratzearen aldeko jarrera hartu du. Nafarroako Probintzia Auzitegiko bigarren aretoko epaileek hartu dute erabaki hori.

Espainiako Auzitegi Gorenean dago auzia une hauetan eta behin betiko ebazpena kaleratu arte, urtebete inguru joan daitekeela aurreikusi dute abokatuek. Ordura arte, aske jarraituko dute bost erasotzaileek.

Artikulu hau Euskalerria Irratiaren webgunetik ekarri dugu gurera, CC-By-SA lizentziari esker.