argia.eus
INPRIMATU
Sanferminetako erasotzaileei zigorra handitzeko, Gorenean helegitea aurkeztu du Nafarroako Gobernuak
  • Herri akusazio gisa aurkeztu da Nafarroako Gobernua 2016ko sanferminetako bost erasotzaileen aurka. Biktimak ere helegitea aurkeztu du Auzitegi Gorenean.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko otsailaren 27a
Sanferminetako erasotzaileen epaia ez duela onartzen adierazi du Ana Ollo Nafarroako Gobernuko bozeramaileak.

Epaiaren aurka kasazio helegitea aurkeztu du Nafarroako Gobernuak Auzitegi Gorenean. Nafarroako Lurralde Auzitegiak epaitu zituen bost gazteak, eta bederatzi urteko kartzela zigorra ezarri zion bakoitzari, eraso sexualengatik. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak epaia berretsi zuen. 

"Ez ditugu eman diren epaiak onartzen, indarkeria izan zela urlertzen dugu", adierazi du Ana Ollo kontseilariak. Auzitegi Gorenak onartu du helegitea.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.