Gora Iruñea herri plataformak eta Indarkeria Sexistaren Kontrako Emakumeen Plataformak manifestazioa deitu dute ostegunean, uztailak 13. 21:00etan Gaztelu plazatik abiatuko da eta Sanferminetan izan diren eraso sexistak salatzeko egin dute deialdia, 'Eraso sexistarik ez!' eta 'Erasotzaileak kanpora!' lelopean.
Asteazkenean ezagutu dira hiru eraso berri. Salaketa jarri dute hiru kasuetan, eta dagoeneko bi gizonezko atxilotu dituzte ukituak egitea egotzita eta beste gizonezko bat sexu erasoa leporatuta, indarkeria erabiltzeagatik.
Datu ofizialen arabera, baina, Sanferminetan hamar dira eraso sexistengatik jarritako salaketak, eta zortzi atxiloketa izan dira.