argia.eus
INPRIMATU
Sanferminetako bortxatzaileak absolbitzeko eskatu zuen epailea lau aldiz zigortu dute atzerapenengatik
  • Ricardo Javier González, “La Manada” absolbitzea eskatu zuen Nafarroako Auzitegiko magistratua lau aldiz zigortu du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) atzerapenengatik. Zigor guztien batuketak 350.000 pezetako (2.103 euro) isuna eta sei hilabeteko gaitasungabetzea ekarriko luke.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta 2018ko maiatzaren 02a
"La Manadakoen" sententziaren aurkako protestak (Arg: EITB)

Gonzálezek Bilboko epaitegian lan egin zuen 2001 arte, eta ordukoak dira zigorrak. Alabaina, lau zehapenak preskribatu dira jada, igarotako denboragatik. Dibortzioak tramitera eramaterakoan atzerapenengatik zigortu zuten gehienetan.

Zigorretako bat 50.001 pezetakoa (300 euro) izan zen, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenaren informazio eskaera erantzuteari uko egiteagatik. Beste behin, dibortzio bat tramitatzeko atzerapen ezin justifikatuzkoak zirela eta, 200.000 pezetako (1.202 euro) isuna jarri zion Gorenak, auzia “mahai gainean” utzi zuela argudiatuz. 2003an, Gorenak sei hilabeteko gaitasungabetzea ezarri zion Gonzálezi.