Aurtengo maiatzean gertatu zen sexu abusua, Kordoban 21 urteko emakumezko baten aurka.
Sanferminetako bortxaketa ikertzen ari den epaileak bost akusatuen aurkako beste delitu baten zantzuak topatu ditu. Bost gizonezko horien artean lauri beste sexu eraso bat egozten die. Maiatzean izan zen, Kordoban. 21 urteko neska bati egin zioten eraso. Orduan ere, Sanferminetan bezala, mugikorrarekin grabatu eta whatsapp talde bitan partekatu zuten. Kordobako neskak salaketa jarri zuen garai hartan. Autoan etxera eramanen zuela esan zion gizonezkoetako batek eta kotxe barrura sartu zen. Hortik aurrera, deus ez duela gogoratzen esan zuen neskak. Epaileak uste du, kordea galtzeko sustantzia eman ziotela neskari, eta ondoren egin ziotela eraso. Neska esnatu zenean biluzik zegoela jakinarazi zuen.
Epaileak atzo eman zuen xehetasunen berri. Epaileak Pozoblancoko epaitegietara bidaliko du txostena, kasua iker dezaten. Helegitea jar dezakete akusatuek.
Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.