argia.eus
INPRIMATU
Sanduzelai ikastetxeko ikasleek apustu etxeen aurkako kalejira egin dute
  • Iruñeko Sanduzelai auzoko ikastetxe publikoko lehen hezkuntzako 6. mailako ikasleek kalejira egin zuten pasa den ostiralean, apustu etxeen kontrako kolektiboarekin elkarlanean, ludopatiaren arriskuez ohartarazteko. Hainbat guraso eta auzokidek ere parte hartu zuten.

Jon Torner Zabala @jtorner 2021eko maiatzaren 25

Hilabete eman dute eskolan ludopatia lantzen, eta kalejirarekin amaitu zuten proiektua. Dena den, urrats gehiago ere eman dute. Maria Chivite Nafarroako lehendakariari, Enrique Maya Iruñeko alkateari eta Pilota Federazioari gutuna bidali diete, arazoaren inguruko kontzientzia har dezaten, adin txikikoen artean gogor kolpatzen ari delako. Besteak beste, eskatzen dute apustu etxeak itxi eta apustuak egitea bultzatzen duten iragarkiak kentzea.