argia.eus
INPRIMATU
“Sanctuaire”, ETA eta GALi buruzko filma estreinatuko dute Miarritzen
  • Asteartean hasi da Fipa, Miarritzen ospatzen den Ikus-entzunezko Programen nazioarteko festibala. 28. edizioa du aurtengoa eta 130 ekoizpen eskainiko dituzte sei egunetan.

Nerea Ibarzabal Salegi 2015eko urtarrilaren 20a
1983 eta 1986 bitartean Ipar Euskal Herrian bizi izan zen egoera kontatzen du "Sanctuaire" filmak. (Arg: Fipa)

Oraindik estreinatzeke dagoen Olivier Masset-Depassen "Sanctuaire" filma ikusteko aukera izango da Fipan. 1983 eta 1986 bitartean Ipar Euskal Herrian bizi izan zen egoera kontatzen du lanak, GALek ustezko ETAko kideak hiltzen zitueneko garaia, hain zuzen.

Luhuson, Parisen eta Ipar Euskal Herriko beste hainbat herritan filmatu dute “Sanctuaire”, eta “oso film gogorra” dela esan zuen Didier Decoin Miarritzeko festibaleko presidenteak aurkezpenean, Kazeta.eus-ek jaso duenez.

Egitarau osoa

Film horrez gain, Txina, Ruanda, Australia eta Iranetik ere iritsi dira ikus-entzunezko lanak. Egitarau osoa Fiparen web orrialdean.