PSOEko eledun parlamentario Adriana Lastrak eramango ditu aurrera bilerak.
Pedro Sanchezek asteazkenean egindako agerraldian Espainiako Estatuko Kongresuan dauden talde parlamentario guztiekin hitz egingo duela adierazi du. Artean dago EH Bildu. Apirilean egin zituzten Espainiako Gorteetarako hauteskundeen ondoren, Sanchezek baztertuta zeukan talde subiranistarekin hitz egitea, baina azaroko hauteskundeen errepikapenaren ostean negoziaketetan sartu du gobernua osatzeko.
EH Bilduko koordinatzaile Arnaldo Otegik esan du ez direla “oztopo izango, agenda demokratizatzailea” baldin badute PSOEk eta Unidas Podemosek. Bestalde, Sanchezen taldea ERCrekin izaten ari den negoziazioak EH Bildurengan ez duela eraginik esan du Otegik. Izan ere, ERCk eta EH Bilduk hitzarmen politiko bat sinatuta daukate, baina taldearen jarrera “autonomoa” dela gogoratu du.