argia.eus
INPRIMATU
Sanchezek dio gaixo dauden euskal presoak eta 70 urtetik gorakoak hurbiltzen hasiko direla
  • Espainiako Gobernua euskal preso politikoak Euskal Herrira hurbiltzen hasiko da. Horretarako, gaixo daudenak eta 70 urtetik gorakoak izango dira lehenak, Pedro Sanchezek Espainiako Kongresuan zeuden kazetariei era informalean esan eta Naizek jaso duenez, beste hainbat hedabideren artean. Espetxe politika aldatzeko babesa eskatu duela dio.

ARGIA @argia 2018ko ekainaren 27a
Pedro Sanchezek kargua hartu zuenetik espetxe politika aldatzeko beharraz hitz egin du.

"Demokraziak ETA garaitu zuen, eta beraz, espetxe politika berrikusi eta egoera berrira egokitzea planteatu behar dugu Gobernu gisa, noski, enpatikoak izanez terrorismoaren biktimekin", adierazi du.

Oraindik ez da publikoa hurbilketa egiteko baldintzarik eskatuko dieten ala ez preso hauei.

PSOEko presidente berriak kargua hartu zuenetik egin ditu espetxe politika aldatu beharrari buruzko adierazpenak, baita Grande-Marlaska barne ministroak ere.