Eskuin muturreko ordezkariak adierazpen hauek egin ditu:
"Ospakizun asko ikusten ari naiz beste alderdien egoitzetan, badirudi denek irabazi dutela. Feijóo zoriondu nahi dut hauteskundeak irabazi dituelako, berak nahi zuen bezala, eta gainera egin du Voxen dependentziarik izan gabe, hori ere berak nahi zuen bezalaxe. Beraz, pentsatzen dut mantenduko duela PSOEri egindako eskaintza, ea uzten dion gobernatzen. Eskaintza hori egin dio alderdi sozialistari kanpaina osoan zehar, Pedro Sanchezen lau urteko agintaldia zurituta.
Espainiar batzuentzat oso txarra den berri bat eman nahi dut: Pedro Sanchezek hauteskundeak galdu baditu ere, inbestidura blokeatu dezake. Eta okerrago dena: Pedro Sanchez izan daiteke inbestitua komunismoaren, separatismo golpistaren eta terrorismoaren babesarekin; orain xantaia egiteko askoz gaitasun handiagoa dute aurreko legegintzaldian baino.
Zergatik gertatu da hau guztia? Kanpaina osoan ohartarazi dugu nabarmen manipulatuak zeuden inkesta batzuen arriskuaz. Horrek eraman ditu batzuek hartzaren larrua saltzera ehizatu baino lehen. Eta ondorio argi bat izan du: desmobilizazioa. Batzuek ikustea ministeritzak banatzen, lehendakariordetzak izendatzen, debateetara ez zela joan behar erabakitzen... desmobilizazioaren atzean hori egon da.
Gainera, PPren ildokoak diren hedabideak ikusi ditugu modu zabarrean boto baliagarriari dei egiten, eta alternatibaren batuketari kalte egiten. Eta hedabide horiek ikusi ditugu ezkerreko hedabideak bezala Vox deabrutzen eta beraz, ezkerreko boto-emaileak sustatzen.
Hiru milioi espainiarrek baino gehiagok konfiantza izan dute gugan eta horiek eskertu nahi ditut Vox hirugarren indar bihurtu dutelako. Prest gaude bai oposizioa egiteko eta bai hauteskundeak errepikatzeko".