Herri Unibertsitateko ikasleak San Mameseko fakultatetik kanporatu ditu Ertzaintzak

  • EHUko Bilboko fakultateetako ikasleak Herri Unibertsitatean daude murgildurik, astelehenean hasi eta asteazkenera arte. “Unibertsitatea herritik eta herriaren mesedetara” jartzea da bultzatzaileen asmoa. Atzo, ordea, San Mameseko Ingeniaritza Fakultateko zuzendaritzak Herri Unibertsitatea egiteko baimena ukatu zuen, eta ertzainei deitu zien ekimenean esku hartzen ari ziren ikasleak kanporatzeko.


2016ko martxoaren 15ean - 10:42
Ikasleek uko egin zioten fakultatetik irteteari. (Arg: @buiakainfo)

Edozein motako ekimenak antolatzeko arazoak izaten dituztela salatu izan dute San Mameseko ikasleek; Herri Unibertsitatea antolatzea erabaki zuten hala ere. Horretan jardun dute, duela hilabete unibertsitateak posta elektroniko bidez baimena ukatu zien arren, “arrazoirik eman gabe”, ikasleek salatu dutenez. Ordutik zuzendaritzarekin batu nahian aritu dira ikasleak, baina Herri Unibertsitatearen lehen egunera arte –martxoaren 14a– zuzendaritzak uko egin dio batzartzeari. Astelehenean ezezkoa berretsi zuen.

Ikasleek ez zuten zuzendaritzaren erabakia onartu; are gutxiago, “Leioako eta Sarrikoko fakultateetan Herri Unibertsitatea egiteko baimena zutela ikusita”, azaldu dutenez. Ez zuten egitarauko ekintzarik baztertu eta bertan lo egitea erabaki zuten, hutsarazte arriskua zegoela jakin bazekiten arren. Astelehenean 40 ikasle inguru bildu ziren Herri Unibertsitatearen lehen gaua igarotzeko. 21:30ean, unibertsitatea itxi baino ordu erdi lehenago, irteten ez baziren Ertzaintzaren esku geldituko zirela jakinarazi zieten fakultateko segurtasun arduradunek. Bertan jarraitzeko erabakia hartu zuten.

Ertzaintza iritsitakoan, beren kabuz irteteko aukera eskaini zien ikasleei, baina horri uko egin, eta erresistentzia pasiboaren aldeko hautua egin zuten itxialdian zeudenek. Horren aurrean, istiluen aurkako taldearen laguntza eskatu zuten ertzainek. Talde horrek fakultatea hutsarazteari ekin zion. Banan-banan atera zituzten barnean zeuden 41 ikasleak, paretaren kontra jarri eta identifikatuz. Ikasleek ez zuten erresistentzia handirik erakutsi, “bidegabekeria” azalarazi nahian: “Gu normaltasun osoz ari gara eta zuek trabak jartzea erabaki duzue”.  

Herri Unibertsitateak aurrera jarraitzen du; San Mameseko ikasleek Sarrikoko unibertsitatean emango diote jarraipena egitarauari. Bitartean, gainerako unibertsitateekin jarraituko dute harremanetan eta gertatutakoaren balorazioa eskaintzeko asmoa dute ostegunean, prentsaurreko bidez.

Barrukoek sare sozialak erabili zituzten beren egoeraren berri emateko. Hutsarazteak oihartzuna izan zuen sarean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri Unibertsitatea
2022-02-17 | Gedar
Beste urte batez, ehunka lagun batu dira Herri Unibertsitate nazionalean

Asteazkenean izan da aurtengo Herri Unibertsitate nazionalaren aurreneko eguna, Leioako campusean. Ostegunerako ere prestatu dituzte hitzaldi, mahai-inguru eta aisialdirako jarduerak.


2022-02-15 | Gedar
Herri Unibertsitate nazionala otsailaren 16an eta 17an izango da Leioan

Otsailaren 16an eta 17an izango dira aurtengo jardunaldiak, Leioako campusean. Egitaraua aurkeztu dute jada, hitzaldi, mahai-inguru, mobilizazio eta aisialdi jarduerekin. Roberto Fineschi filosofoa, Ani Perez pedagogoa nahiz Ekida arte ekimen sozialista izango dira aurten,... [+]


2021-03-10 | Gedar
Gasteizko campusean izango da 2021eko Herri Unibertsitate nazionala, martxoaren 16tik 17ra

Aurten ere, "zailtasunak zailtasun", Herri Unibertsitate nazionala izango dela baieztatu du ikasle mugimenduak. Bi egunetarako egitaraua aurkeztu dute jada, hitzaldi, mahai-inguru zein kultur jarduerekin. Gonbidatuen artean izango dira, besteak beste, Ekida kultur... [+]


2020-09-30 | Mikel Eizagirre
Herri Unibertsitateak Eskola Kolektiboak jarri ditu martxan, “gaitasun zehatzen ekoizpenerako”

Jakintza-esparruka banatutako lantaldeetan ikerketa eta trebatze ariketarekin hasiko dira Euskal Herriko hainbat ikasle, “kapitalaren mesedetan ikasiarazten diguten jakintza langile mugimenduaren mesedetan jartzeko”.


2020-02-10 | Hala Bedi
Gasteizko Herri Unibertsitateko egitaraua aurkeztu dute

Herri Unibertsitatea antolatuko dute otsailaren 17, 18 eta 19 bitartean Gasteizko unibertsitateko ikasleek, aktualitatearen hausnarketa kritikoa burutu eta eztabaidak irekitzeko helburuarekin.


2019-02-15 | Hala Bedi
Gasteizko Herri Unibertsitateko itxialdia debekatu du EHU-k

Gasteizko Errektoreordetzak eta Dekanotza taldeak Herri Unibertsitatean aurrera eraman ohi diren itxialdiak debekatu ditu. 1.700 sinadura bildu dituzte eta astelehenean mobilizazioa egingo dute debekua salatzeko.


2019-02-12 | ARGIA
Herri Unibertsitate nazionala egingo dute Leioan otsailaren 26 eta 27an

EHUko Leioako Campusean egingo dute aurtengo Euskal Herriko Unibertsitate nazionala hilaren 27 eta 28an. Hilaren 19, 20 eta 21ean, halaber, Herri Unibertsitatearen ekimenak egingo dira Bilbon, Leioan, Gasteizen, Donostiako Ibaetan eta NUPen. Ondorengo lerroetan dago Herri... [+]


2018-03-15 | ARGIA
Herri Unibertsitatea, ikasgelak hezkuntza eredu berriaren ernamuin

Donostiako Ibaetako Campusean egiten ari dira aurten Euskal Herriko Herri Nunibertsitate Nazionala. Asteazkenean izan ziren lehen hitzaldi eta blokeak eta ostegunean bigarren egunez jardungo dira "gaur egungo hezkuntza sistemarekin amaitu eta guretzat baliagarri izango den... [+]


Abian da Euskal Herriko Herri Unibertsitatea

"Zapalduoi beharrezkoa zaigu elkartzea, eztabaidatzea, ikastea, harremantzea, borrokatzea; klase batasunaren bidez soilik lortuko baitugu desjabetuona izango den unibertsitatea eta harreman sozial berrien eraikuntza". Asmo horrekin abiatu da Herri Unibertsitate... [+]


Herri unibertsitate nazionala

Bueltan da aurtengoan ere Herri Unibertsitate Nazionala. Jadanik, bost urte igaro dira Herri Uniaren proiektuari ekin geniola Euskal Herriko hainbat kanpusetan. Leioako kanpusean hasi eta zenbait Hego Euskal Herriko kanpusetara zabalduaz, hezkuntza eredu propioa eraikitzea... [+]


2018-03-05 | ARGIA
Otxarkoaga, eskolen ghettifikazioa, Ruandako genozidioa... Herri Unibertsitatean

Herri Unibertsitatearen edizio berri bati ekin diote Leioako campuseko ikasleek, herritik herriarentzat sortutako hezkuntza eredua bultzatzea helburu. Hiru egunez, tailer, hitzaldi eta eztabaida aberasgarri ugari antolatu dituzte.


Eguneraketa berriak daude