Astelehenean hasi da iazko Sanferminetako talde bortxaketari buruzko epaiketa. Ateak itxita egingo da, eta hedabideek ezingo dute epaiketa gelara sartu. Hala ere, indarkeria matxistaren inguruan sortzen den “show telebisiboa” dela medio, Iruñeko epaitegia hedabidez josita dago.
Epailearen aurreko deklaraziorik ezean, kazetariei eginiko adierazpenak urrea bailiran hartu dituzte hedabideek. Bost akusatuen– horien artean Guardia Zibil bat eta militar bat – abokatuak adierazi du erasotzaileak errugabeak direla eta errua emakumearena dela. Hitzok nahikoak izan dira Espainiako hedabide nagusientzat gertakaria itxuraldatzeko; erasotzaileak biktimizatu eta emakumeak jasandako erasoa ezbaian jarri dute. Epaiketaren inguruan albistegiak ematen ari diren tratamendua salatu dute hainbat Twitter erabiltzailek.
Antena 3 izan da kritika gehien jaso dituen katea. Espejo Público programan goiz osoa pasa dute epaiketari eta erasoari buruz hizketan; erreportaje bat ere egin dute, orain dela urtebete gertatutakoa azaltzeko asmoz. Ikusi ez dutenentzat, #LaManadaAJuicioA3N traolan irakurri daiteke elkarrizketatutako polizia, abokatu eta aditu guztiak gizonezkoak direla, eta azaldutako ikuspuntutik erasotzaileak sortutako zirku mediatiko guztiaren biktimatzat jotzen dituela. Irantzu Varela ekintzaile feministak bortxaketaren aldeko kultura sustatzea leporatu dio Antena 3i txio bidez.
Hacen un reportaje sobre una violación grupal en San Fermín y TODAS las personas que salen hablando del tema son tíos. Maravilla. #LaManadaAJuicioA3N
— Laura Cruz (@Laura_cruzd) November 14, 2017
VÍDEO | Uno de los miembros de 'La Manada': "A mi pareja la violaron con 14 años, ¿cómo me van a decir a mí que soy un violador?" https://t.co/7aUhNGudeZ pic.twitter.com/7cRzOMNM5h
— Antena3Noticias (@A3Noticias) November 13, 2017
Hala ere, indarkeria matxista zalantzan jarri duen azkena Nacho Abad Antena 3eko kazetaria izan da. Goizean goiz jarritako txio batean, emakumeak jasandakoa bortxaketa edo bi aldeek adostutako sexu harremana izan zen galdetu du. Jaso duen kritika zaparrada berehalakoa izan da.