Mugimendu feministak deitutako manifestazioan bildu dira ehunka pertsona, Iruñeko Alde Zaharretik Sanfermin bezperan. Eraso matxistarik ez dutela onartuko adierazi dute.
Sanfermin bezperan egiten den manifestazio feministak Iruñeko Alde Zaharra zeharkatu du, “Ukitzen banauzu, txikituko zaitugu, feministok antolatuta gaude” lelopean. “Inguruko emakumeei, bollerei eta transei erasorik egin gabe ezin bazara egon, espazioak ez okupatzen ez badakizu eta modu osasuntsu batean ezin baduzu besteekin harremandu, ez etorri, erasotzaile, ez zaude gonbidatua ez Iruñera ez inora” adierazi du mugimendu feministak. Festetako giroa ezin dela jarri emakumeen aurkako biolentziaren kausa gisa azpimarratu dute.
Patriarkatuaren erasoen aurka sare feministen, elkartasunaren eta autodefentsa feministaren garrantzia azpimarratu dute.
Azpian Ahotsa.info-k eginiko bideoa.