argia.eus
INPRIMATU
San Balentin, printzesa eta sorgina
  • Antza denez, euskal herrietan San Balentinek ez du lortzen errotze ona. Harrotasun osoz azaltzen diegu batzuek besteei kontsumo izaki huts bihurtu nahi gaituztenen trikimailu horietan gu ez garela erortzen eta ez dugula zertan kreditu txartela paseatzera atera gure maitasuna erakusteko. Egunero da San Balentin.

Itziar Bardaji Goikoetxea 2017ko otsailaren 14a

Azken hau badugu, ordea, erabat errotua, emakumeok, burmuinaren azken zirrikituraino eta, emozioak nik ez dakit esaten non eratzen diren, baina haraino ere bai. Amodioaren idealizazioak egunero bonbardatzen gaitu, gure printzesa egunero dugu sorbaldan eserita belarrira matraka eman eta eman.

Printzesak uste du amodioa dela zoriontasunerako bide bakarra (eta amatasuna!). Bikotekide eza porrot auto-estimu suntsitzaile bihurtzen du eta bakardade deitzen dio. Infernu beldurgarria. Familia bat zaindu nahi du eta hori lortu nahiz mantentzeko sakrifizioak behar direla dio.

Printzesak karikatura dirudi eta ez da. Printzesa gure barneko patriarkatua da. Guztiz erreala eta boteretsua. Berak ekiditen du zapaldutako gizartearen erdi honen iraultza, amodio erromantikoaren bidez

Izan dadila otsailaren 14a, aurrerantzean, gure barne sorginak printzesari zartakoa ematen dion egun nazionala!