argia.eus
INPRIMATU
San Adrian birtuala


2010ko uztailaren 07a

Aizkorri-Aratz natur parkean dagoen San Adriango pasabideari buruzko DVDa plazaratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Aranzadi Zientzia Elkarteak azken bi urteetan egindako indusketak ardatz hartuta, hiru dimentsiodun lau paseo birtual jaso ditu DVDak, bakoitza garai konkretu baten ingurukoa: Brontze Aroa, Erdi Aroa, XIV. mendea eta XIX. mendea. DVDko edukia bere webgunean paratuko du Foru Aldundiak.