argia.eus
INPRIMATU
Samien iraultza isila
  • Duela urte asko, samien herri indigena nahi bezala bizi zen eskandinaviar penintsularen iparraldean. Naturarekin bat, bizia elur-oreinen zaintza eta arrantzaren inguruan egiten zuten gehienbat. Lurrak emandakoari ahalik eta probetxurik gehien atereaz, beren sinesmenekin lasai bizi ziren. Baina hasieran kristautasunaren izenean eta ondoren herritarren berdintasunarenean, ia desagertzeraino jazarri zituzten. Norvegia, Suedia, Finlandia eta Errusiak beren lurraldea lautan zatitu ondoren izan zen hori. Samiek hizkuntza eta kultura bizirik mantentzea lortu bazuten ere, egindako kalteak agerikoak dira. Egun, mantso-mantso, beren kultura berreraikitzen ari dira etorkizuna ziurtatzeko.

2007ko otsailaren 23a
Bi emakume Kautokeinoko supermerkatuan (Argazkia: Lander Arbelaitz)

http://www.argia.eus/argia-astekaria/2077/samien-iraultza-isila/osoa