argia.eus
INPRIMATU
Salvador Adame kazetari mexikarraren gorpua aurkitu dute
  • Mexikon Salvador Adame kazetariaren gorpua aurkitu dute Michoacán estatuan, bahitu zutetenetik hilabetera.

ARGIA @argia 2017ko ekainaren 28a
"Kazetari bat hiltzen duenak, gizartearen aurka egiten du eraso".

Michoacán estatuko fiskal José Godoyk adierazi du gorpuari egin beharreko frobak egin ostean, baieztatu dutela Salvador Adamena dela.

Adame bi hamarkadaz aritu da kazetari gisa eta bahitu zutenean 6TV telebista kateko zuzendara zen. Bere lagun eta ezagunek azpimarratu dute politika lokala jorratzen zuela modu kritikoan.

Democracy Nown irakur daitekeenez, Mexikon aurten hil duten zazpigarren kazetaria da gutxienez.