argia.eus
INPRIMATU
Saltzen ez diren produktuak deuseztatzea debekatu nahi du Frantziako Gobernuak
  • Elikadurarekin egiten den moduan (neurriak hartu baitira saltzen ez diren jakiak zakarrontzira bota ez daitezen), arropa, etxetresna elektriko, garbiketarako produktu eta abarrekin berdin jokatuko dutela iragarri du Frantziako Gobernuak: produktuok deuseztatzea debekatuko du, dohaintzan eman daitezen edo berrerabili daitezen.

ARGIA @argia 2019ko ekainaren 05a

Ekonomia zirkularrari buruzko lege proiektuan dago neurria; uztailean iritsiko da ministroen kontseilura eta 2021 eta 2023 artean aplikatzea da helburua.

Saltzen ez diren produktuak deuseztatuz, urtero 650 milioi euro xahutzen dira Frantziako Estatuan, Edouard Philippe lehen ministroak adierazi duenez. “Xahutze lotsagarria”, gaineratu du.

Ingurumenarekiko kezkak indarra hartu du (Extinction Rebellion mugimendua da horren isla) eta alderdi ekologistek emaitza onak lortu dituzte Europar Batasuneko parlamenturako hauteskundeetan.