argia.eus
INPRIMATU
Salhaketa elkartea: “Presondegiko suizidioa heriotz zigor extra-judiziala baizik ez da”
  • Salhaketa elkarteak gordin epaitu du Xabier Rey euskal presoaren heriotza, ustez suizidioa izan dena, Puerto de Santa Mariako presondegian. "Espetxean suizidatzea, heriotz zigorra era extra-judizialean aplikatzea besterik. Presoari ezarri dizkioten espetxeratze baldintzek eragindako oinazea ezin jasan izanak dakar zuzenean heriotza hori".

ARGIA @argia 2018ko martxoaren 09a

Cesar Manzanosek oroitarazi ditu, Salhaketaren ordezkari, Reyri beste euskal preso politikoei bezala jasanarazi dizkioten nekeak, urruntasunarekin eta espetxeko bizi baldintza muturrekoak baliatuz. Nazioarteko erakundeek presondegi hartako egoera salatua zutela ere gogorarazi du.

Alderdi politikoentzako ere kritika eduki dute Manzanosen hitzek: "Espetxeetako genozidioak gai izarretakoa izan beharko luke beren buruak demokratikotzat jotzen dituzten alderdien arteko 'estatu itunetan'. Hala ere, errealitateaz egiten duten eraiketa perbertsoan, bestelako lehentasunak dituzte, Espainiako aberriaren batasuna esaterako".

Juanjo Basterra kazetariak zabaldu du Twitterrez Salhaketa elkartearen agiria osorik.