argia.eus
INPRIMATU
Teresa Toda 'Sare'
“Salbuespen legedia desegiten saiatuko gara, presoen egoera asko aldatuko litzateke”
  • Larunbateko manifestazioaren balorazio positiboa egin du Sareko eledun Teresa Todak astelehen goizean Info7 irratian.

ARGIA @argia 2016ko urtarrilaren 11
Larunbateko martxen balorazioa egin dute prentsaurrekoan. (Arg: Sare)

Presoen eskubideen errespetua “Euskal Herrian jende gehien mobilizatzen duen aldarria” dela adierazi du. Hemendik aurrerako bideaz ere mintzatu da: “Euskal Herria zeharkatuko duen trena abiatuko dugu, herriz herri eta auzoz auzo atxikimenduak biltzen jarraitzeko”.

Erronka nagusia preso gaixoen askatasuna lortzea izango dela dio, baita dispertsioarekin amaitzen saiatzea ere, eta horretarako, salbuespen legedia desegiten jarriko dituztela indarrak. “Lege arrunta aplikatuko balitz, presoen egoera asko aldatuko litzateke”.

Espainian eta Frantzian jendarte eragile batzuekin loturak egiten saiatuko direla ere adierazi du, herrialde hauetako hedabideekin ere lan gertukoagoa egiteko.