argia.eus
INPRIMATU
Sahararen alde 3.000 su bola aireratuko dituzte larunbatean Zarautzen
  • Sahararen aldeko "desioak eskatzeko", 3.000 su bola botako dituzte zerura larunbatean gaueko 22:00etan, Zaurautzeko hondartzan. Aurreko urtean egin zuten lehenengoz 'Desioak sutan, Sahararentzat' ekimena eta izandako arrakasta ikusita errepikatzea erabaki dute. Ekimenaren inguruan, aste osorako egitaraua ere gertatu dute.

Itziar Ugarte Irizar @itzugarte 2014ko abuztuaren 12a
Udako oporrak igarotzera Zarautzera etorritako haur sahararrek botako dituzte Aurreneko su bolak.(Arg.:zarautz.info)

Sahararren eskubideak eta askatasuna errespetatzea eskatzeko botako dituzte 3.000 su bola zerura, aurreko urtean baino 1.000 gehiago. Aurreneko su bolak udako oporrak igarotzera Zarautzera etorritako haur sahararrek botako dituzte.

Su bolak lortzeko txartelak euro baten truke banatuko dira eta batutako dirua haur sahararren etorrera bultzatu eta kudeatzen duen Saharautz elkartearentzat izango da.

Aurten ere, argazki eta bideo lehiaketa egingo dute ekimenaren irudi ederrenak bildu eta saritzeko. Lehiaketaren inguruko argibideak zarautz.info webgunean daude, egitarauari buruzko xehetasun gehiagorekin batera.

Ondorengo bideoan aurtengo edizioaren aurkezpena eta iazko zenbait irudi jaso ditu Urola kostako Hitzak: