argia.eus
INPRIMATU
Saharatik kanporatu dituzte Askapenako beste bi brigadista
Garazi Zabaleta 2015eko abuztuaren 24a

Mugikorrak kendu eta bi orduz kontrol batean izan zituen atxikita Marokoko poliziak brigadako bi kideak, eta jarraian autobus batean sartu zituzten Agadirrera bidaltzeko.

Iazko hiru euskal brigadak kontuan hartuta, jada 21 dira azken bi urteetan kanporatuak izan diren Askapenako kideak. Marokoko gobernuak lan politiko eta internazionalistari oztopoak jartzea salatu du erakundeak, eta Sahararekiko duten elkartasunean eta konpromisoan tinko mantenduko direla adierazi.