Duela pare bat urte, CAFeko enpresa-batzordea Palestinako lurralde okupatuetatik igarotzen den trena egitearen aurka agertu zen. Kasu honetan, enpresa-batzordeak argi zuen ez zuela parte hartu nahi Israel Palestinan egiten ari den lapurretan.
Askorentzat Gabonak garai onak dira familia sutegien ondoan biltzeko edo janari goxoak egiteko. Azken horri buruz hitz egin nahi nuen, hainbat saltoki handitan Saharako olagarroa merkaturatzen ari baitira saharar herriari baimenik eskatu gabe, eta hori legez kanpokoa da, nahiz eta batzuek kontrakoa esan. Adibide gisa, hurrengo markak ditugu: Carrefour-eko Meripul edo Angulas Aguinaga; Eroskiko Cocimar; Lidl-eko Ocean sea; Mercadonako Profand y Canosa... Askoz gehiago izanda ere, exenplu gisa batzuk jarri ditut.
Bukatzeko, gogoratu nahi dut gabonetan ere solidaritateak garrantzia handia daukala.
Patxi Aznar Bellido